Digitalizazioarekin batera behar berriak azaltzen dira eta gure kasuan ere hauetara egokitzea tokatu zaigu.
Honetarako, Marmarru aukeratu dugu bidelagun eta ezin zoriontsuago gaude egindako lanarekin. Erronka polita zuen Maiderrek aurrean, Carlos Caminok (gure aita/aitonak) duela 30 urte diseinatutako logoa errespetatuz euskarri eta garai berrietara egokituko zen bertsio berritua diseinatzea. Esan behar dugu Maiderrek ezinhobeto bete duela jarritako helburua.
Garazi Liburudendaren unibertsoa osatu duen logoak gurekin jarraituko du, baina euskarri berrietarako egokiagoa den bertsioa lagun izango dugu hemendik aurrera. Gainera, bereizgarri izan den konpas/arkatz/banatzaile korrikalaria ez da desagertu, Maiderrek honen presentzia bermatzeko ahalegina egin du eta asko gustatzen zaigu nola integratu duen euskarri desberdinen disenuan, esaterako webgune honetan bertan.
Webguneari dagokionez, aspaldi genuen beharra asetzera dator diseinu berria. Guk eraldatu eta moldatu dezakegun webgune garbi eta erakargarria izan nahi genuen, gure sentitzen genuena. Hemen duzue horren emaitza, mimo handiz eta asko pentsatutako webgune sinple baina erakargarria diseinatzen saiatu gara eta gu garenaren erakuslehio izatea gustatuko litzaiguke.
Besterik ez gaurkoz, bihurriak izan eta irakurri, burua mundu berrietara zabaldu.